XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain objektu hauek definitu.

aiztoa

goilarea

- Aurretik pentsatu eta osatu.

Zer da?: Tresna bat.

Zein materialez egina da?:...

Itxura edo forma:...

Erabilera:...

13. Ordena itzazu objektu bat definitzeko egin behar dituzun ekintzak.

Hitz egokiak erabili eta zehaztu.

Funtsezko ezaugarriak aukeratu.

Objektua astiro-astiro behatu.

Bere funtzionamendua eta erabilera ezagutu.

Gramatika

Aditzaren osagarriak

Predikatuaren ardatz edo aditzak perpausaren esanahia zabaltzen duten hitzak eduki ditzake inguruan.

14. Ohar zaitez.

Subjektua/Predikatua

Aditza

Maitanek hezurra eman dio txakurrari.

Zer? Nori?

Hezurra eta txakurrari hitzak perpausaren esanahia zehazten dute.

Aditz-osagarriak dira.